Aranzadi Zientzia elkartearen eskutik, Anna Atkinsek 1853 urte inguruan egin zuen iñistorraren zianotipia mitikoaren erreprodukzio bat egiteko enkargua jaso dut. Hernaniko Historian iñistorrak izan duen balorea eta horrek gure paisaian izan dituen ondorioak ikertzen dabil Iñaki Sanz. Ate bakoitzak, informazio berri bakoitzak, beste bat irekitzen dio. Adibidez, Anna Atkinsek zianotipia hau egin zuen garai hori bera Hernanin iñistorraren gaia puri purian zegoela. Garai horretan iñistor loteak oso garrantzizkoak ziren etxeetako ekonomian, abereen azpiak egiteko esaterako. Lur hauek komunalak ziren eta loteak herritarren artean banatzen ziren, iñistorraren jasoketarako. Hori kontatu dit Iñaki Sanzek.
Ni Akolan bizi izan naiz, egun iñistorrez beteta dagoen parke natural zoragarrian. Han abiatu naiz iñitor bila, eta imaginatu dut nola izango zen Anna Atkins bere zianotipiak egiteko iñistor bila joan zenean XIX mendean Ingalaterran.
Argazkilaritza, margoketa, akatsa eta esperimentazioa izan dira prozesu gustagarri honen abiapuntua. Ikononikoa bihurtu den irudi baten atzean dagoen prozesua birasmatzea: argazkilaritza zianotipiaren inbiditan.
Anna Atkisek egindako iñistor irudia, 1853 inguruan, zianotipia teknika erabilita. Zientzia eta artearen ikuspegia uztartu zituen eta bere irudiak artista liburu zoragarrietan jaso zituen.