Joan den ostegunean inauguratu genuen erakusketako hainbat argazki. Erakusketa Air Wro eta Etxepare Insitutuak koordinatutako erresidentzia artistikoaren ondorio izan da; izan ere, erresidentzia honi esker Odra ibaia eta Wroclaw hiriaren inguruko argazki lana burutu ahal izan dut bi hilabetez. Erakusketa Hiria eta Kulturaren inguruko konferentziaren barruan kokatu da. Eskerrikasko hau guztia aurrera ateratzeko lan egin duzuen guztioi.