LABO: ARGAZKILARITZA ANALOGIKO ESPERIMENTALEKO LABORATEGIA (2022 otsaila-maiatza)

INFO: https://kontadores.eus/eu/laboratorategiak/521-argazkilaritza-esperimentala-23

 

 

 

 

 

 

ARGIGRAMA lantegiak.

Bi orduko saioak. Haur, gazte eta helduekin.

 

 

 

 

JOLASARTEA lantegia 2022-23:

Argazkigintza esperimentatzeko tailer ludiko praktikoa.

Urriaren 18tik, maiatzaren 30era, hamabostean behin on-line presentziala. Asteartetan 17.30-19.30.

Argazkilaritza garaikidean eta erronketan oinarritutako argazkilaritza lantegia.

Argazkiak egiteko edozein dispositibo erabili daiteke: mugikor, kamera konpakto, reflex, analogiko zein digitala.

JOLASARTEA lantegia INFO lotura

Izena emateko: (Bigarren taldea osatzen ari gara, gazteleraz).

https://forms.gle/QrgocSZeqb2fspEY9

 

 

 

 

 

ONTZIEKIN ARGAZKI KAMERA ERAIKITZEKO TAILERRA

6-8 orduko lantegietan argazki kamerak eraikitzen dira berrerabilitako ontziak erabilita. Kamera hauekin gure ingurua jasotzen dugu argazkitan, tokian tokiko edukietara egokituz, tailerra garatzen den testuingurua kontuan hatuz eta bertarako egokia izan daitekeen proiektua planteatuz.

 

Teknika primitibo bezain siplea da argazkilaritza estenopeikoa eta argazkilaritzaren oinarrian modu praktikoan ulertzeko aukera eskaintzen du. Tailerrean lan egiteko moduak ere teknika analogiko honen inguruan sor daitezkeen ezustekoekin jolasteko aukera ematen du eta efektu harrigarriak sortzen dira batzutan. Modu espontaneoan eta dinamikoan egiten dugu lan, gerta daitezkeen gauzei ateak irekita utziz.

 

Orain arte burutu ditugun hainbat tailer:

 

San Telmo Museoa, Donostian, haur eta helduekin burutu genuen tailerra, denok batera.

 

 

Madrilgo Hastings School-eko ikasleekin tailerra burutu genuen, Sala de Maquinas-en, eta Madrilgo Aspa galerian erakusketa jarri genuen.

 

 

Oñatiko Argazkialdian tailerra burutu zen, argazki jaialdiaren egitarauan barrua helduekin.