Info +

“Dena lerrokatzen da sua, ura eta lurraren erritmoan. Inor ez da hiltzen Varanasin. Hiltzea bizirik egoteko beste modu bat da. Hemen ipuin tristeak eta erritu tragikoak bertan behera geratzen dira. Denborak ez du iragana omentzen, gertaera huts bilakatzen da. Begiradan oso osorik kabitzen den betikotasuna. Airezko eta azalezko betikotasuna, soinuzkoa. Dena da aldiberekoa.

Ez dakit bihar eguzkia aterako den, gorri eta biribil. Arrotzak dira gizakiek asmatutako gaitzak. Eta hain sinplea da heriotza.”

Chantal Mallard-en ‘Diarios Indios ‘ liburun oinarritutako testua.

Mosaic

Indian 2013 eta 2017 urteen artean egindako bidaietan garatutako proiektua da hau. Argazki kamera poxpolo kaxak eta kolorezko negatibo karreteak erabilita eraiki nuen. Kamara akats bat zuela eraiki zen: ez ditu argazki garbiak eta enfokatuak egiten. Beraz, kolorea, argia eta itzalak jasotzera bideratu ziren nire ahaleginak. Eguzkia eta sua oso elementu garrantzitsuak dira erlijio hinduistan. Eguzkia indar bizian jarritako sopletearen sugarraren moduko da, poxpolo kaja zeharkatzen duena, manipulatuko duen lente edo bitartekaririk gabe.
Gran Canaria Photo-k lan hau aukeratu du jaialdian erakusteko, 2017ko azaroan, Las Palmasen.

Lan prozesua azaltzen duen bideoa